Kirol Elkartea Logo

ZARAUZKO ESKUBALOIA

Lehendakariaren agurra

Lehendakariaren agurra

Duela ia 50 urte lagun talde bat elkartu zenean Zarautzen hastapenetan zen kirol batean, eskubaloian, lehen aldiz jolasteko, ez zuten inola ere pentsatuko urteak pasa ondoren herri honetako gehienen kirola izango zela, emakumeen kasuan batez ere.

Garai hartako espiritu berbera, lagun talde hura elkartu zuen filosofia berbera mantenduz, lana eta boluntarismoa, sail honek, dibertitu, jokatu, esperientziak partekatzeko eta ikasteko balio duen gune izan nahi du.

Gaurko honetan gero eta jende gehiagorengana gerturatzea ahalbidetzen duen teknologia berriak erabiliz zuzendaritza honek gonbidapen bat egin nahi dizue, ezagutu gaitzazuen eta eskubaloiko familia handi honekin elkarbana itzazuen zuen desio, amets, esperientzia eta iritziak.