Kirol Elkartea Logo

ZARAUZKO ESKUBALOIA

Berriak

Zilarrezko mailak martxan : Irailak 14

Zilarrezko mailak martxan : Irailak 14 Kanpoan

Irailak 14, Kanpoan :

      Emakumezkoen zilarrezko maila B multzoa : BETI-ONAK - AIALA ZARAUTZ Z.K.E.                  

      Gizonezkoen Zilarrezko maila liga : MMT SEGUROS ZAMORA - AMENABAR ZARAUTZ Z.K.E.

Ikusi partiduak http://zarauzkoeskubaloia.herokuapp.com/


Amenabarren argazkiak

AMENABAR ZKE-CISNE BM Pontevedra (2018/02/03)

AMENABAR ZKE-CISNE BM


AMENABAR ZKE-CISNE BM ( 2018/02/03)-Luis Epelde. Ikusi argazki guztiak


AMENABAR ZKE-CISNE BM ( 2018/02/03)-Luis Epelde. Ikusi argazki guztiak


Aialaren argazkiak

AIALA ZKE-LOGROÑO SPORTING LA RIOJA (2017/12/

AIALA ZKE-LOGROÑO

AIALA ZKE-LOGROÑO SPORTING LA RIOJA (2017/12/09)-Luis Epelde. Ikusi argazki guztiak


Amenabarren argazkiak

AMENABAR ZKE-VIVEROS HEROL BM. NAVA (2017/12/

amenabar-zke-viveros-herol-bm-nava


amenabar-zke-viveros-herol-bm-nava ( 2017/12/02)-Luis Epelde. Ikusi argazki guztiak


Lehendakariaren agurra

Lehendakariaren agurra

Duela ia 50 urte lagun talde bat elkartu zenean Zarautzen hastapenetan zen kirol batean, eskubaloian, lehen aldiz jolasteko, ez zuten inola ere pentsatuko urteak pasa ondoren herri honetako gehienen kirola izango zela, emakumeen kasuan batez ere.

Garai hartako espiritu berbera, lagun talde hura elkartu zuen filosofia berbera mantenduz, lana eta boluntarismoa, sail honek, dibertitu, jokatu, esperientziak partekatzeko eta ikasteko balio duen gune izan nahi du.

Gaurko honetan gero eta jende gehiagorengana gerturatzea ahalbidetzen duen teknologia berriak erabiliz zuzendaritza honek gonbidapen bat egin nahi dizue, ezagutu gaitzazuen eta eskubaloiko familia handi honekin elkarbana itzazuen zuen desio, amets, esperientzia eta iritziak.


Historia apur bat

Zarauzko eskubaloiaren historia

40ko hamarkadan: kirola egin nahi zuenak zirkulora jo behar zuen. 1942.urtean Gipuzkoako federazioa sortu zen. Zarautzen ez zegoen ez futbol ez eskubaloirik. Ignacio Angel Ortiz federazioko delegatua eta falangista etorri zen interesa sortzeko asmoz.Lehenengo eskubaloi honek futbolarekin parekotasun handia zuen bai neurriz, bai jokalari kopuru eta arauez ere.

1942-43: frente de juventudesek antolatuta eta ingurutako herriek parte hartuz , lehenengo txapelketa martxan jarri zen. Herrian jolastu zen lehen partidua Aritzbatalden izan zen eta tauek izan ziren Gipuzkoako txapelketaren lehen urratsak. Bizkaian ez zen jolastu ere egiten eta hemendik kanpo, Barzelona, galizia eta Madrilen bakarrik.

1944-45: ean izan zen Zarauzko azken tenporada, denak soldadu joan behar izan baitzuten.

En 1965 inguruan sortu zen ZKE Emilio Olzabalen eskutik eta aurkezpen partidua Foruen enparantzan jokatu zen Usurbilen aurka.

1965-66: denboraldian lehenengoz inskribitu zen Zarautz txapelketa batean eta etxeko ekipo bezala Getariako frontoian jokatu zuten lehen partidua, Zarautzek pistarik ez zuelako. Baina honek ere baldintzak betetzen ez zituenez, denboraldi guztiko etxeko partiduak, Donostian jokatu behar izan zituzten.

1966-67: Bi talde inskribatu nahi eta elkarrizketa askoren ondoren udalak munoa eskaini zuen, baina gastuak bere kontu hartu gabe.Lehenengo entrenatzailea Gipuzkoako hautatzaile zen Jose Mª Jauregi izan zen eta “Kopa generalisimo”ko finalera iritsi ziren. Munoan jokatu zuten eta zaletasun handia zegoen jada.Zaharrenek frontoi zineman eta gazteak frontoi txikin entrenatzen zuten, munoan argirik ez zegoelako. Garai hauetan sortutako afizio handia aprobetxatuz, denbora librean eskoletan trebetasun ikastaroak ematen hasi ziren.

1967-68: Udaletxeak materiala jarri eta bolondres lana eginez, galipota bota zuten munoan.

1970-71: Lehenengo entrenatzailea kontratatzea erabaki zen. Ordura arte sekula entrenatu ez zuen Juantxo Villarreal.

1971-72: Lehenengo igoera fasea Madriletik ekartzea lortu zuten.

1972-73: Lehenengo eskolarteko txapelketa antolatu zen aurrera egiteko gaztetxoen beharra zegoela argi ikusten baitzen.

1976-77: Lehenengo nesken txapelketa antolatu zen. 8 talde ziren.

1978-79: Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketan nesken 2 taldek eman zuten izena.Honesnbestez 5 ekipo federatu genituen: 2 neska, jubenil mutilak, regional mutilak, 1. mailako mutilak. Kategoria aldaketen ondorioz mutilen 1. mailakoa, 1B mailara pasatzen da. Jokalariak entrenatzile titulua ateratzen hasten dira.

1979-80: Senior neska taldea prest dago jada. Lehendabizi Martinez eta gero Gabiren eskutik.

1982-83: Ohoroezko mailara igotzea lortu zuten neskek Pabenen eskutik.

1985-86: urtean 1.kategorian jolastu zuten ez baitzuten ohorezko mailan mantentzerik lortu.

1990-91: Mutilek igoera lortu zuten baina ez mantentzea.

1993-94: berriz igotzen dira, baita 95-96 ere .

1998-99: Fasea jolastu baina kategoria aldaketen ondorioz ohorezko B mailan ordez lehenengo nazionalean geratu ziren.

2001-02: Mutilak ohorezko B mailara igotzea lortzen dute.

2003-04: Nesken igoera.


Aste honetako Urtebetetzeak

Twitter

Bisitak