40ko hamarkadan: kirola egin nahi zuenak zirkulora jo behar zuen. 1942.urtean Gipuzkoako federazioa sortu zen. Zarautzen ez zegoen ez futbol ez eskubaloirik. Ignacio Angel Ortiz federazioko delegatua eta falangista etorri zen interesa sortzeko asmoz.Lehenengo eskubaloi honek futbolarekin parekotasun handia zuen bai neurriz, bai jokalari kopuru eta arauez ere.
1942-43: frente de juventudesek antolatuta eta ingurutako herriek parte hartuz , lehenengo txapelketa martxan jarri zen. Herrian jolastu zen lehen partidua Aritzbatalden izan zen eta tauek izan ziren Gipuzkoako txapelketaren lehen urratsak. Bizkaian ez zen jolastu ere egiten eta hemendik kanpo, Barzelona, galizia eta Madrilen bakarrik.
1944-45: ean izan zen Zarauzko azken tenporada, denak soldadu joan behar izan baitzuten.
En 1965 inguruan sortu zen ZKE Emilio Olzabalen eskutik eta aurkezpen partidua Foruen enparantzan jokatu zen Usurbilen aurka.
1965-66: denboraldian lehenengoz inskribitu zen Zarautz txapelketa batean eta etxeko ekipo bezala Getariako frontoian jokatu zuten lehen partidua, Zarautzek pistarik ez zuelako. Baina honek ere baldintzak betetzen ez zituenez, denboraldi guztiko etxeko partiduak, Donostian jokatu behar izan zituzten.
1966-67: Bi talde inskribatu nahi eta elkarrizketa askoren ondoren udalak munoa eskaini zuen, baina gastuak bere kontu hartu gabe.Lehenengo entrenatzailea Gipuzkoako hautatzaile zen Jose Mª Jauregi izan zen eta “Kopa generalisimo”ko finalera iritsi ziren. Munoan jokatu zuten eta zaletasun handia zegoen jada.Zaharrenek frontoi zineman eta gazteak frontoi txikin entrenatzen zuten, munoan argirik ez zegoelako. Garai hauetan sortutako afizio handia aprobetxatuz, denbora librean eskoletan trebetasun ikastaroak ematen hasi ziren.
1967-68: Udaletxeak materiala jarri eta bolondres lana eginez, galipota bota zuten munoan.
1970-71: Lehenengo entrenatzailea kontratatzea erabaki zen. Ordura arte sekula entrenatu ez zuen Juantxo Villarreal.
1971-72: Lehenengo igoera fasea Madriletik ekartzea lortu zuten.
1972-73: Lehenengo eskolarteko txapelketa antolatu zen aurrera egiteko gaztetxoen beharra zegoela argi ikusten baitzen.
1976-77: Lehenengo nesken txapelketa antolatu zen. 8 talde ziren.
1978-79: Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketan nesken 2 taldek eman zuten izena.Honesnbestez 5 ekipo federatu genituen: 2 neska, jubenil mutilak, regional mutilak, 1. mailako mutilak. Kategoria aldaketen ondorioz mutilen 1. mailakoa, 1B mailara pasatzen da. Jokalariak entrenatzile titulua ateratzen hasten dira.
1979-80: Senior neska taldea prest dago jada. Lehendabizi Martinez eta gero Gabiren eskutik.
1982-83: Ohoroezko mailara igotzea lortu zuten neskek Pabenen eskutik.
1985-86: urtean 1.kategorian jolastu zuten ez baitzuten ohorezko mailan mantentzerik lortu.
1990-91: Mutilek igoera lortu zuten baina ez mantentzea.
1993-94: berriz igotzen dira, baita 95-96 ere .
1998-99: Fasea jolastu baina kategoria aldaketen ondorioz ohorezko B mailan ordez lehenengo nazionalean geratu ziren.
2001-02: Mutilak ohorezko B mailara igotzea lortzen dute.
2003-04: Nesken igoera.