Kirol Elkartea Logo

ZARAUZKO ESKUBALOIA

Berriak

Etxean. Gure jendearekin.

Bete-betean jarri garen partida askotan egon gara. Non, egoera estresagarrien aurrean lasaitasuna mantendu behar izan dugun, eta talde hankazgora baten agintea hartu behar izan dugu, garaipenaren bidean jartzeko.

Hori askotan egin dugu.

Orain, berriro egin behar dugu.

Etxean. Gure jendearekin.

Guk badakigu nola. Badakit ez dela gauza bera, partida bat jolasa dela eta hau bizitza dela.

Norbaitek argia erakutsi behar die.

Norbaitek hor egon behar du zalantzak eta antsietatea dituenean.

Eta ez du axola aita-ama, seme-alaba, aiton-amona, bikotekidea, koinatua, osaba-izeba edo lagun bat izatea.

Zuk badakizu egiten.

Une zailetan, izaera nabarmentzen da.

Mantendu jendearen ikuspegia gauza garrantzitsuetan. Zure indarrez kutsatu iezaiezu. Zaindu haien egoera emozionala, beraien barne-elkarrizketan lagunduz. Parre egin arazi iezaiezu.

Ez ezkutatu, neskamutilak.

ieup ! Argitu!

Agian, hauxe duzu zure indarra askatzeko unea.

Halako batean, egoera amaitu egingo da.' Orduan indartsuagoak izateko balio izan dadila.

Xesco Espar

Eutsi goiari !